XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

El otro punto de vista.

Eugenio Ibarzabalek, ondora bilduko zaizkion inbitatuei, hauxe galdetuko die: Euskal Herrian autoritate-faltarik ematen al da? Ondorako aukeratu dituen jaunak, hauexek dira: Joaquin Jiménez, Donostiako Auzitegi Territorialeko lehendakaria, Antonio Beristain, Euskadiko Kriminologi Institutukoa, Ramon Zallo, abokatua eta Leioako Informazioaren Zientzi Fakultateko irakaslea, eta, azkenik, Marc Legasse, nobelista.

Beti bezala El punto de vista programan izaten den eztabaidagaia inkesta batekin argituko da.

Oraingo inkestan gauza bat dago guztiz nabarmen: ehuneko hogeita zortzi euskaldun legearekin konforme ez daudenean legeak ez betetzearen alde daude, pase foral antzeko zerbaiten alde (baietz esan baina ez bete), hots, gaur egun esaten den bezala desobedientzia zibilaren alde. 21.55.